XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

berarekin joateko asmoa zuen, baina Arratetako gizonak ezin izan zuen joan.

Joxemigeli nondik joan behar zuen esan bazion ere.

Argarbi-ko trikuharria edo dolmena izan zen aurkitu zuen lehena.

Harritzar baten gainean jarri nintzen atseden hartzen.

Sator-zulo bat zegoen ondoan eta lurra harrotu nuen botin-puntarekin.

Berehala ohartu nintzen zerbait bazegoela han: giza hagin bat zen.

Ni eserita nengoen harriaren azpitik ateratako hagina izan behar zuela pentsatu nuen.

Harria, gainera, ez zen kare-haitza, han inguruko guztiak bezala.

Diorita klase bateko harria zen eta, beraz, bakarren batek beste nonbaitetik ekarria izan behar zuen.

Horrela aurkitu zuen Joxemigelek bere lehenbiziko trikuharria.

Harri handiaren ertzak garbitu zituen eta berehala ohartu zen gain edo muino batean zegoela ezarrita harri hori.

Inguruak miatu zituen Joxemigelek eta artzain zebilen 15 urteko mutiko bati galdetu zion ikusi berri zuen harriaz.

Argarbi zuela izena esan zion mutikoak eta leku hari Martxabaleta deitzen ziotela.

Joxemigelek ez zekien oraindik aurkitu zuena trikuharri bat zen edo ez.